XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lau zinta, geroz meheago bilakatzen direnak, irudimenezko ardatz baten inguruan kiribilean biltzen dira, eta kiribila txikiagotzen da.
Bata bestearen ondoren Escherrek grabatu hau gauzatu aurretik eginiko zirriborroak ikusi dituen edonork miretsi ahal izango du, behin buruan zuena errealitate bihurtu ahal izateko, haren ahalegin eta kemena zer-nolakoak ziren. Askoz errazagoa izango zen objektu horren argazki bat egin izan balu.
Baina arazoa zera da, gisa honetako objekturik ez dagoela. Zilargin batek agian egin lezake horrelako zerbait, baina sekulako trebetasuna (eta lan-orduak) eskatuko lioke. Paregabea da benetan marrazki hau; inoiz ikusi ez den zerbait ikusteko aukera eman digu Escherrek, horra.
Moebioren zintakEscherrek berak 1946an froga batzuk eginik zituen
Horregatik, ezinezko zaigu aipaturiko aitorpen hori hitzez hitz hartzea. Matematikaria deigarri gertatu bazitzaion, arrazoi honengatik izan zen, alegia Moebioren zintari bira erdia emanez gero, honek matematikaren ikuspuntutik gaitasun interesgarriak hartzen zituela. Luzetara ebaki daiteke bi uztaietan banatu gabe, eta alde bakarra eta ertz bakarra du.
Lehen ezaugarri hau Escherrek
Zinta hauek Augustus Ferdinand Moebio (1790-1868) matematikariari zor diote izena. Honek interes handiko gaitasun topologikoak frogatzeko erabili zituen. Oso erraza da Moebioren zinta bat eraikitzea (223. irud.). Lehenik paperezko zerrenda edo zinta bat ebaki eta bi muturrak elkarrekin josiko ditugu, zilindro bat osatzeko. AB dira zinta elkar josteko puntuak.